Etxebizitza alokatzeko Gaztelagun programaren diru-laguntzak arautzeko Agindua. Aurretiazko Kontsulta Publikoa

100 %alde
2 boto (2/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

1.- Araugintza-ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak. Onartzeko beharra eta egokitasuna.

Gaztelagun Programa 2018ko abenduaren 18ko Aginduaren bidez onartu zen, gazteen¬ etxebizitza-premietarako irtenbide egokiak eskaintzeko, etxebizitza duin eta egokia lortzeko formulak eta neurriak garatuz. Gauzak horrela, 2019-2021 aldirako Gaztelagun Programa, Etxebizitzaren Gida Planaren 5.1 ardatzean oinarritua, hasiera batean 23 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa errazteko sortu zen, ohiko etxebizitza iraunkorraren alokairu-errentaren zati bat ordaintzeko zuzeneko laguntzak emanez.

Bestalde, Ingurumen, Lurralde Plangintza¬ eta Etxebizitza Sailaren 2018-2020 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (2018ko martxoaren 14ko Aginduaren bidez onartu zen), alokairu-erregimena eta gazteen emantzipazioa lehenesteko konpromisoa jaso zen (4.3-143 ardatza). Eta alokairuko etxebizitzen parkea bultzatzeko bigarren helburu estrategikoaren barruan sortu zen "alokairua sustatzeko dirulaguntzak" izeneko dirulaguntza ildoa, eta Gaztelagun Programa bertan txertatu zen.

Urtebeteko esperientziaren ondoren, egiaztatu zen kolektibo batzuk haren aplikazio-eremutik kanpo zeudela, eta, beraz, ezinbestekotzat jo zen zenbait aldaketa egitea. Hala, 2019ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez, programaren zenbait artikulu aldatu ziren, hala nola gutxieneko adinari (18 urte) eta diru-sarrerei buruzkoak.

Gaur egun, Gaztelagun Programak funtzionatzen duela egiaztatu da, baita programa hori betetzeko sortu ziren itxaropenei zuzenean erantzuten diela ere, eta 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa sustatzeko itxaropenak baino ez direla. Azken batean, pertsona horiei laguntzea da helburua, erabakia har dezaten eta modu autonomoan bizi daitezen, alde batera utzita pertsona horien ekonomia- eta lan-egoera ez dela horretarako "egokiena".

Programa iraunkorra izateko asmoarekin jaio ez bada ere, zirkunstantzia horiek kontuan hartuta, egokitzat eta beharrezkotzat jotzen da Gaztelagun finkatzea, denboran iraungo duen arau-xedapen baten bidez. Horrela, ohiko etxebizitza alokatzeko programaren zuzeneko laguntzak Sailaren dirulaguntza politika estruktural eta iraunkor baten parte izatea lortuko da, betiere Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen esparruan.

Arau hau onartuz konpondu nahi diren arazoei dagokienez, esan behar da dirulaguntzak emateko edo ez emateko esperientziak berak, Programaren artikuluetan oinarrituta, ahalbidetu duela hausnarketa bat egitea kasuistika askoz konplexuagoa eta anitzagoa egoteari buruz, printzipioz hura arautuz babestu nahi izan zena baino. Egia esan, alokairurako laguntzak (Gaztelagun) eskuratzen dituzten eta lor ditzaketen gazteen kolektiboa askotarikoa da; horregatik baliatzen da aukera hau, Programa sendotzeko ez ezik, kasuak (objektiboak eta subjektiboak) zabaltzeko eta gazte gehiagok jaso ahal izateko ere.

Zehazki, sarbide-baldintzak hobetu nahi dira. Horretarako, baldintzak malgutu egingo dira eta alokairuaren prestazioa eta erreferentziak higiezinen merkatu pribatuaren errealitatera egokituko dira estatistika ofizialetako datuak erreferentziatzat hartuta (EMAren erreferentzia-indizearen erabilera gehieneko prezioetarako), diru-sarrerak zenbatzeko epea malgutuko da, estalduraren ehunekoa handituko da, errolda historikoa eta alokairu motak egokituko dira, gehieneko zenbatekoa egokituko da alokairuko laguntzetarako oro har ezarritako zenbatekoarekin gerta daitezkeen aldaketetara, onuradunen ezkontideei edo izatezko bikoteei ez zaie adinaren baldintza eskatuko, gazteen kolektiboen errealitate eta egoera sozioekonomiko desberdinak sartuko dira (gutxieneko eta gehieneko diru-sarrerak aldatzea, behin-behineko aitorpenaren ondoren dokumentazioa aurkezteko epea luzatzea, fidantzaren zenbatekoa diruz lagun daitekeen kontzeptuan sartzea, gabealdi bat finkatzea, eta banantzeei eta dibortzioei buruzko dokumentazioa malgutzea.), ebaluazioa gizarte- eta gazte-eragileekin partekatuko da eta programa aberastuko da, eta aurrekontua egokituko da eta hiru urteko muga kenduko da (laguntza eman ondoren, laguntza jasotzen duen pertsonak/familiak baldintzak betetzen jarraitzen duen bitartean, laguntza jasotzeko aukera 35 urteko gehieneko adinera arte zabalduko da).

 

2.- Egin nahi den arau-proiektuaren helburuak.

2020-2024 aldirako Gobernu Programaren ("Euskadi martxan") 37. eta 38. konpromisoak etxebizitzaren arloari buruzkoak dira esklusiboki, eta konpromiso horiek Etxebizitzaren aldeko Itun Sozial batean (15 urtera), legegintzaldiko Etxebizitzaren Gida Plan berrian eta gazteentzako etxebizitza eskuratzeko neurrietan gauzatuko direla zehazten dute, hori guztia aipatutako planaren hirugarren printzipio informatzailea garatuz ("inor atzean ez uztea").

Kontuan izan behar da alokairuko etxebizitza dela Konstituzioan ezarritako etxebizitza-eskubideari erantzuteko funtsezko tresna, eta horrek alokairuko sustapenaren aldeko apustua indartzea dakar. Alokairu-politiken eraginkortasunak eta efizientziak, behar handienak dituzten kolektiboen premiei erantzuteko, babes publikoko etxebizitza bat eskuratzea erraztu behar du, edo, bestela, alokairua ordaintzeko laguntzak ematea.

Gaztelagun Programa gazteen emantzipazioa errazteko helburu estrategiko bihurtu da, abian jartzeari eta garapenari buruzko datuek erakusten dutenez.

Beraz, programaren laguntzarekin bere ohiko etxebizitza iraunkorraren errentaren ordainketaren karga murriztu zaion kolektibo baten aurrean gaude, edo, ezagutu ondoren, eta errenta ordaintzeko zuzeneko laguntza bat lor daitekeela ikusita, familiaren etxetik aparte bizitzera irtetea pentsatu du.

Azken batean, gazte-kolektibo horren emantzipazio-tasa handitu nahi da, nahikoa frogatuta geratu den eraginkortasuna eta erabilgarritasuna dituen laguntza-programa bat sendotuz, egiturazko programa iraunkor bihurtuz (Gaztelagun Berria 2022).

Aldeko argudioak
  • Necesario. Los jóvenes nos es imposible vivir solos, sin pareja, con los sueldos actuales. Subiría el importe máximo, 650€ es irreal. El piso más barato en Irún-Hondarribi está a 600€ y el siguiente 650€. Subiría la edad algún año más.
    2021-06-23
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Iruzkin bat
  • Ane
    2021-07-06

    2019 eta 2021 artean martxan dagoen Gaztelagun programak ez du eragin nabarmenik izan gazteen emantzipazio-adinaren jaitsieran; izan ere, emantzipatzeko batez besteko adina 30 urte ingurukoa da, eta laguntza jasotzen duten pertsonen batez besteko adina 29 urtekoa da.

    Gaztelagun programan inbertituko den dirua, aurreikusitako kopurutik oso urrun geratzea aurreikusten da, 2021ren amaierarako urteko lehen erdiaren joera mantentzen bada. Gaztelagun programarako aurreikusitako 50,75 milioi eurotik, 2019-2021 jarduerarako, aurreikusten da 2021eko bigarren herenak egonkor mantentzen badira lehen herenarekin alderatuta, 41,95 milioi euro erabili gabe geratuko direla.

    Diru hori berrinbertitzea proposatzen dugu, gazteentzako zuzkidura-bizitoki berriak eraikitzeko edo gazteentzako alokairu-etxebizitzen parkea handitzeko.

    Esleitutako laguntza guztiak, programa 2019an martxan jarri zenetik, 2.100 izan dira. Honek beste datu bat islatzen du, EAEn bizi garen 18 eta 35 urte arteko 375.987 gazteren kopuruarekin alderatuta oso datu baxua dela.

    Hurrengo hauek dira Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Emantzipa...zer? enplegu eta etxebizitza lan taldeak Gaztelagun alokairu diru laguntza programaren gainean egindako proposamenak, laguntza honen oinarriak irisgarriagoak egite aldera:
    Diru-sarreren rangoa

    Gaztelagun laguntza jasotzeko gazteak izan behar duen diru-sarrera ekonomikoen tartea, gaur egun, 3.000 eta 18.000€-ren artean kokatzen da, gazte batek norbanako moduan laguntza eskatzen badu.

    Gazteen Euskal Behatokiaren Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2019 txostenean adierazten den moduan gazteek diru sarreren %50,4a alokairu gastura bideratu behar dute. Horregatik, diru-sarreren gehiengo muga honen igoera beharrezkoa ikusten dugu eta proposamena gehiengo hau 24.000€ igotzea da, honela Lanbide arteko gutxieneko soldataren (13.300€) bikoitzara hurbilduko litzateke kopurua.

    Laguntzaren progresibotasuna ere aukera posible bat bezela ikusten du EGK-k, hau da, udaletxe batzuetan gazteei ematen zaien alokairurako laguntzan egiten den bezela, diru-sarrera kopuru zehatz batetik gora (adibidez, 24.000), diru sarrerak handitu ahala laguntza proportzioan gutxitzen joatea.

    Gehiengo mugari dagokionez, berau baxuegia dela ulertzen dugu eta honek ondorio gisa emantzipaziorako arazoak dituzten gazteen kopuru handi batek diru-laguntza hau lortzeko aukerarik gabe uzten ditu.

    Alokairu errentaren prezioa

    Gaur egun indarrean dagoen Gaztelagun laguntzan, etxebizitzak izan dezakeen kostu handiena 765€-koa da, eta hau, ez da EAEko alokairu merkatura egokitzen. Eusko Jaurlaritzaren 2021ko 1. hiruhileko higiezinen eskaintzari buruzko inkestak erakusten duen bezala, alokairu librearen prezioa, bataz beste, 792€-koa da Araban, 1.032€-koa Bizkaian, eta 1.125€-koa Gipuzkoan.

    Beraz, Gaztelagunen errerentzia bezela EMAren bataz-bestekoa hartu beharrean, zeina argi ikus daitekeen ez dela alokairu merkatuko errealitatera egokitzen, neurrien erreferentzia hartzeko modua aldatzea proposatzen da, medianaren bitartez neurtzea hain zuzen, errealitatera hobeto egokitze aldera.

    Era berean, laguntza lurralde bakoitzeko errealitatera egokitzeko beharra mahai gainera atera denean, hau eskualdeka moldatzeko beharra interesgarria iruditu da, Gipuzkoako kostaldeko eskualde baten edota Arabako eskualde baten arteko alokairu errenten prezioak, bataz-beste, oso direlako desberdinak.

    Aipatu da gaur egun diru-sarrerak neurtzeko modua oso murriztailea dela, bi urte lehenagoko errenta aitorpena edo kontratuak hartzen baitira kontuan.

    Etxebizitza osoaren kontratuaz aparte logelen prezioaren portzentaia kontuan hartzea ere proposamen bat da.
    Aniztasuna

    Aipatu nahi genuke, Gaztelagunek ez duela bereziki aipatzen gazte migratuen edo arrazizatuen errealitatea; izan ere, gazte horiek, baliabide ekonomikoak izanda ere, askotan zailtasunak izaten dituzte kontu bat irekitzeko ere, edota etxebizitza-jabeek eta higiezinen agentziek berehala uko egiten diete, eta hau kontuan hartu beharreko errealitate bat dela uste da.
    Azkenik, Gaztelagun programak ez ditu aniztasun funtzionala duten pertsonen egoerak kontutan hartzen. Baina aniztasun funtzionala duten pertsonak gainerako oztopo eta zailtasun batzuk dituztela kontutan izanik, kolektibo honen barruan, aniztasun funtzional fisiko, psikiko, zentzumenezko aniztasuna, zein mentala edo intelektuala duten pertsona guztiak barne hartuz EGK-tik kolektibo honen emantzipazioa errazte aldera, haientzat kupo bat erreserbatzea proposatzen da.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan