
Euskadiko Osasun Publiko Legearen Aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Osasun Sailak eskerrak ematen dizkie aldez aurreko kontsultaren izapidean Euskadiko Osasun Publikoaren Lege-proiektuari buruzko iruzkinak eta iradokizunak bidali dituzten pertsona eta erakunde guztiei.
Arau berri hori erreferentzia-esparrua izango da osasun publikoko jardueretarako, bai eremu indibidualean, bai kolektiboan, herritarren osasuna eta ongizatea sustatzeko, babesteko eta hobetzeko azken helburuarekin. Horretarako, Euskadiko Osasun Publikoaren Sistema eratuko da, eta behar diren jarduerak, neurriak, baliabideak eta mekanismoak arautuko dira, arlo horretako egungo beharrei erantzun egokiena emateko.
Dagoeneko badugu zirriborro bat, eta testu horren idazketan kontuan hartu dira aurreko kontsultaren izapidean jasotako ekarpenak. Momentu hauetan, zirriborroa dagokion tramitazioan murgilduta dago. Gure aurreikuspenen arabera, hilabete gutxi barru lege-proiektua Eusko Legebiltzarrera bidaliko da, behin betiko onar dezan.
Eskerrik asko!