Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Gobernantzaren , Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa 2030

50 %neutrala
2 boto (1/1)

Testuingurua

COVID-19ren pandemia ez da soilik inflexio-puntu bat izan osasun-premiei eta suspertze ekonomikoari dagokienez, baizik eta pizgarri bat politika publiko guztien lehentasunetan, bereziki osasun-, gizarte-, ekonomia- eta enplegu-politiketan. Halaber, gizartearen sektore guztietako digitalizazio-prozesuetan, telelanean eta informazio- eta komunikazio-teknologien aplikazioan lehenaldia eta ondorena izaten ari da.

Administrazio publikoak, eta, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa, ez dira egoera horretatik kanpo geratu.

OCDEk dioenez, "COVIDen pandemiak eta eragin duen krisi multidimentsionalak gobernuak nahasi dituzte; hala ere, tresna eta datu digitalen erabilerari buruzko ikuspegiak berrikusteko aukera ere ematen dute, balio publikoaren sorrera hobetzeko".

 

Helburu programatikoa

PEGIPGD 2030en helburu programatikoa Administrazioa eraldatzea da, herritarren eta sektore publikoaren beharrei erantzungo dien erakunde publiko baterantz aurrera egiteko:

 

  • Zuzeneko eta zeharkako aurrezpena
  • Zerbitzu publikoen kalitatea hobetzea
  • Gaitasun publikoa sortzea
  • Herritarren pertzepzioa hobetzea
  • Bizi-kalitatea eta gizarte-ongizatea hobetzea
  • Ezagutzaren transferentzia
  • Administrazioan konfiantza hobetzea
  • Komunitate zibikoa eta soziala indartzea
  • Kide izatearen sentimendua eta zerbitzu publikoa

 

Planaren irismena

Hemendik balio publikoa sortzea da helburua:

  • Gobernantza: herritarrek erabakietan parte hartzea eta zerbitzu publikoak sortzea.
  • Berrikuntza publikoa: lehendik dauden elementuak hobetzea edo elementu berriak ezartzea.
  • Eraldaketa eta gobernu digitala: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) erabiltzea analisi- eta iragarpen-gaitasun handiko e-administrazio batean, eta erabaki arinak hartzea, datu eta zerbitzu digital errazetan oinarrituta.

 

Planak jorratutako alderdiak

  • Erakunde-kultura
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna
  • Euskara, lan-hizkuntza eta zerbitzu-hizkuntza
  • Kudeaketa publiko aurreratua
  • Araudia
  • Prozesuak
  • Pertsonak kudeatzeko bide berriak
  • Talentuaren kudeaketa osoa
  • Antolaketa
  • Azpiegiturak
  • Herritartasun integrala eta kanal anitzekoa
  • Zerbitzu eraginkorrak eta kalitatezkoak
  • Zerbitzu errazak, proaktiboak eta pertsonalizatuak
  • Zerbitzu erabilgarriak eta eskuragarriak
  • Datuen eta informazioaren gobernantza
  • Plangintza estrategikoa
  • Ebaluazioa eta kontuak ematea
  • Komunikazioa
  • Gardentasuna
  • Herritarren parte-hartzea eta lankidetza

 

Hausnarketarako gaiak

  • Planak jorratzen dituen zein alderdi iruditzen zaizkizu lehentasunezkoenak? Besteren bati heldu beharko litzaiokeela uste duzu?
  • Zer erronka iruditzen zaizkizu premiazkoenak alderdi horietan?

 

Zure iritzia "alde" eta "kontra" aukeren bidez adieraz dezakezu, eta argudioak gehitu behealdean gaitutako hiru testu-eremuetan.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
Komunikabideek behera kargatzeko