Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Gobernantzaren , Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa 2030

Gobernantzaren , Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa 2030. Ondorioak

2021-10-01

PEGIPGD 2030 Jaurlaritzaren XII. legealdirako plan estrategikoen zerrenda eta horien izapidetze-prozedura onartzen dituen Gobernu Kontseiluaren Erabakian ezarritako orientabide, irizpide eta izapideei jarraituz egiten eta izapidetzen ari da.

Plana egiteko, berariaz izan dira Eusko Jaurlaritzako sail guztiak, Sailarteko Batzorde baten bidez, bertan sar daitezen gobernantzaren, berrikuntza publikoaren eta gobernu digitalaren arloko ekimen sektorialak.

Plana abian jarri zenetik planaren dokumentua idatzi arte, Eusko Jaurlaritzaren gobernu irekiaren ataria, Irekia, erabili da herritarrekin kontrastatzeko. Horretarako, planaren informazio garrantzitsuena eman zaio: Planaren beharraren eta aukeraren justifikazioa, prestatzeko prozesua, testuingurua, misioa eta ikuspegia, helburu programatikoa eta irismena. Gainera, hausnarketarako gaiak planteatu ziren, Planaren irismenari eta lehentasunezko alderdi eta erronkei buruzko galdera zehatzekin.

Horretarako ezarritako epea amaituta, eta ekarpen zehatzik egin gabe, prozedura izapidetzen jarraituko da, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak onar dezan eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrera bidal dadin.

PEGIPGD 2030 ezartzean, eragile ekonomiko eta sozialek eta herritarrek dagozkien ekimenetan parte hartzeko lankidetza-espazioak aurreikusiko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau