Gobernuaren proposamenak Kultura eta Hizkuntza Politika

Kirolaren aurkako dopinaren Legea aldatzeko Lege-aurreproiektua. Jendeaurreko informazioaren izapidea.

2 parte hartze
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Euskal Autonomia Erkidegoak nahitaez eta lehenbailehen egokitu beharra dauka orain indarrean dagoen Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea Dopinaren aurkako Mundu Kodearen aldaketetara. Estatuetako legediek kode berriaren berritasun nagusiak ezarri behar dituzte, eta horrek gaiari buruzko EAEko legeria aldatzea dakar.

Kodearen aldaketa aipagarrienak honakoak dira:

  • Kirolariak hainbat motatan sailkatzen dira: haien kirol-mailaren arabera, nazioartekoa izan ala ez, eta haien izaeraren arabera, federatua izan ala ez.
  • Dopinaren aurkako organoak A edo B lagin bat zatitu ahal izango du, laginaren lehen flaskoa A laginaren lehen analisi baterako eta bigarren flaskoa berrespen-analisi bat egiteko.
  • Pasaporte biologikoak eskainitako datuen, informazioen eta emaitzen baliozkotasun zientifikoaren presuntzioa jasotzen da.
  • Aurreproiektuan hainbat berrikuntza ezarri dira arau-hausteei eta zehapen-araubideari dagokienez; hori da arau-hausteen katalogoan sartu den edozein mehatxu edo larderia ekintza egitearen kasua, ustezko ez-zilegi bati edo dopinaren aurkako arauak hausteari buruzko Informazioa jakinarazteko asmoa duen Era berean, zehapen-araubideari buruz xedatutakoa aldatu da arau-hauste anizkoitzen kasuetarako, zehazki, dopin-arauen bigarren arau-hauste bat gertatzen denean.   
  • Aurreproiektuan Dopinaren Aurkako Munduko Kode berriaren ondorioz gertatu diren berritasun garrantzitsuenetako bat sartu da, abusu-substantziak deiturikoen agerpenarekin lotuta dagoena; hain zuzen ere, une bakoitzean indarrean dagoen debekuen zerrendan berariaz halakotzat agertzen direnak.
Aldeko argudioak
  • Está bien distintas clasificaciones de deportistas, si las infracciones y sanciones van aparejadas a este nivel. No puede tener la misma gravedad que un popular se haya inyectado un "urbasón", sustancia calificada como dopante, o si es atleta olímpico.
    Orain dela 7 egun
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz