100 %alde
5 boto (5/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Uraren Euskal Agentziak, Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikia, hasiera eman die Kantauri Ekialdeko Demarkazioaren kudeaketa koordinatu bat lortzeko honako agiri garrantzitsuen kontsulta eta informazio publikorako epeei.
- Plan Hidrologikoaren Proiektuaren Proposamena (2022-2027 Berrikuspena) Kantauri Ekialdeko Demarkaziorako, EAEko Barneko Arroen Eremuan,kontsultagai egongo da 6 hilabetez. Ezinbesteko agiria da 2022-2027 plangintza hidrologikoko zikloaren lantze prozeduran. Izan ere,, aipatutako seiurte horretan, uraren politikak kontuan izan beharko dituen oinarriak ezarriko ditu Euskadiko lurraldearen gehiengoan.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroetan Lehortea Kudeatzeko Plan Bereziaren Proposamena kontsultagai egongo da 6 hilabetez. Plan honen helburua da balizko lehorteek ingurumenean, ekonomian eta gizartean izan ditzaketen eraginak murriztea
- Uholde Arriskuaren Kudeaketarako Planaren Proiektua (2022-2027) Kantauri Ekialdeko Demarkaziorako, EAEko Barneko Arroen Eremuan, 3 hilabetezzabalduko da informazio publikora. Agiri honek hainbat erakundek uholde arriskuaren aurrean elkarlanean aritzeko oinarriak ezartzen ditu eta aurreratu egiten ditu uholde arriskuaren kudeaketarako 2015 eta 2021 urteen artean egin beharreko inbertsioen plangintza.
- Era berean, aurreko bi agirien Ingurumen-jasangarritasun Txostena informazio publikora zabalduko da.
Beste alde batetik, Kantauri eta Ebroko Konfederazioek ere lan berdina egingo dute haiei dagozkien EAEko Plangintza eremuetan.
Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan