Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketari buruzko Lege Aurreproiektua. Oinarrizko dokumenturako ekarpenak

Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketari buruzko Lege Aurreproiektua. Oinarrizko dokumenturako ekarpenak. Ondorioak.

2021-09-08

Parte hartze prozesua esandako araua egiteko hasierako fase batean garatu da beraz, haren helburua bikoitza izan da:

  • Alde batetik, eragileen eta herritarren iritzia haztatzea Eusko Jaurlaritzak Oinarrizko Dokumentuan planteatzen duen proposamenaren inguruan, zeina, funtsean,
    etorkizuneko Legea gidatu beharko luketen helburuei eta zeharkako printzipioei baitagokie.
  • Bestetik, eta nagusiki, Lege horren aurreproiektuak jaso beharko lituzkeen elementuei buruzko ekarpenak modu irekian biltzea.

Arau honen prestaketa prozesuaren barruan partaidetza noiz planteatu eta gauzatu den (hasierako unea, funtsean, estrategia arloko gaiei heltzen zaiena) eta gaiaren
ezaugarriak zein diren kontuan hartuta, erakunde gizarte eta ekonomia eragileen partaidetzari garrantzi berezia ematea erabaki da Horretarako, ikuspegi zabal batetik
gai horrekin lotura handiena duten eragileen tipologiak identifikatu dira, modu horretan jatorri eta sentsibilitate guztietako iritziak eta ekarpenak jaso ahal izateko.

Horrez gain, herritarren iritzia ere jaso nahi izan da, zeren eta ulertzen baita herritarrentzat interes handia duen gai batez ari garela izan ere, etorkizuneko TEKALren
xedapenek eta orientabideek, zalantza barik, eragin handia edukiko dute kontsumo eta bizimodu ereduetan.

Partaidetza prozesu honen ikuspuntua, batez ere, baterako sorkuntzekoa izan denez, une honetan ezinezkoa da zehaztea zer nolako eragina izango duten eragileen eta
herritarren iritziek eta ekarpenek Legearen aurreproiektuan Beraz, eragin horren balorazioa aurreproiektua dagoenean egin beharko da, une horretan aztertu ahal izango
baita zein neurritan erantzuten dien prozesu honetan zehar gehienek adierazi dituzten iritzi eta proposamenei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko