Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

2030 Agenda Bonuen Programa arautzeko Dekretu-Proiektua. Aurretiazko Kontsulta Publikoa

Hitzaurrea

Nahitaezkoa da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak jasotzen duenez, kontsulta publiko bat egitea administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, xedapen arauemaile baten proiektua egin aurretik. Kontsulta publiko honen helburua da etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakunde esanguratsuenen iritzia jasotzea.

Hori dela eta, aurretiazko kontsultaren izapide hori bete nahi da, arauak eragindako herritarrek eta gainerako erakundeek parte hartzeko eta planteatzen den arauari ekarpenak egiteko aukera izan dezaten.

20 egun naturaleko epea ezartzen da eragindako erakundeek, herritarrek eta entitateek komenigarritzat jotzen dituzten iradokizun edo ohar guztiak aurkez ditzaten.

#Agenda2030_Bonos
Zerikusia duten berriak