Aisialdiko eskolen dekretua aldatzea. Jendeaurreko informazioaren izapidea

0 boto

Azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuaren 9. artikuluko 1. paragrafoa aldatu nahi da, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako hezitzaileen trebakuntzari dagozkion etapa teorikoko prestakuntza-moduluetan 18 urte bete ez dituztenak ere hasi ahal izan daitezen.

Nolanahi ere, haur eta gazteen aisialdiko hezkuntza-jardueretako begiralearen diploma ofiziala emango zaie prestakuntza-ikastaroko moduluak gainditzen dituzten pertsonei, baldin eta gutxienez 18 urte badituzte.

Horretaz gain, dekretua hizkera inklusibora egokitu nahi da, arauaren testu osoari uniformetasuna emateko, gai horri dagokionez.

Dekretu proiektuaren jendaurreko informazio izapidea abian jartzeko iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik, 2021eko apirilaren 16tik, hogei egun balioduneko epea irekiko da, alegazioak aurkezteko. Aurreproiektua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (www.euskadi.eus) dago eskuragarri.

Zure ikuspuntua interesatzen zaigu. Utzi zure iritzia, ekarpena edo hausnarketa eta lagundu iezaguzu proposamena hobetzen.

 

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
Komunikabideek behera kargatzeko