Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

UPV/EHUko prezio publikoen Agindua. Aurretiazko Kontsulta Publikoa

0 boto

1.- Ekimen arauemaile honen bidez konpondu nahi diren arazoak

2021-2022 ikasturterako Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoen prezioak finkatu nahi dira, bai eta zerbitzu horien salbuespen eta murrizketen onurarako baldintzak ezarri ere.

 

2.- Onartzeko beharra eta egokitasuna

Hezkuntza Sailak xedapen orokor bat egiten du urtero, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoen prezio publikoak finkatzeko eta zerbitzu horien salbuespen eta murrizketen onurarako baldintzak ezartzeko. Horregatik, beharrezkoa da arau hau onartzea 2021-2022 ikasturterako prezioak finkatzeko.

 

3.- Egin nahi den arau-proiektuaren helburuak

Araudi honen xedea da Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatearen 2021-2022 ikasturterako goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzea, bai eta salbuespen eta murrizketen onurarako baldintzak ezartzea ere.

 

4.- Balizko ordezko irtenbide erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak

Arauak honek prezio publikoak finkatu behar ditu, Unibertsitate politikako Konferentzia Orokorrak ezarritako mugen barruan, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 81.3.b) artikuluan ezartzen den bezala (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatua).

Bestalde, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 39. artikuluak jasotzen ditu unibertsitate-zerbitzu akademikoengatik ordaindu beharreko prezioen salbuespenak eta murrizketak, bai eta legez ezartzen diren gainerako eskubideak ere. Eskubide horiek Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek izango dituzte, erregelamenduzko aurreikuspenen esparruan. Era berean, artikulu horretan arautzen da prezio publikoak finkatzeko aginduak salbuespen-baldintzak zehaztu ahal izango dituela, bai eta beste salbuespen oso edo partzial batzuk ezarri ere, baldin eta diskriminazio arbitrariorik ez badakarte.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
  • Hezkuntza
    Orain dela 2 egun

    Aurkezpenean adierazten den bezala, Hezkuntza Sailak xedapen orokor bat egiten du urtero, goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzeko eta horien salbuespen eta murrizketen onurarako baldintzak ezartzeko. Aurretiazko kontsultaren izapide hau proiektua egin aurretik egiten da; beraz, oraindik ez daukagu arauaren proposamena. Proposamenaren testua informazioa jendaurrean jartzeko izapidean argitaratuko da.
    _________________________________________________________________

    Tal y como se indica en la presentación, el Departamentos de Educación, anualmente elabora una disposición de carácter general con el objeto de fijar los precios públicos a satisfacer por los servicios públicos de educación superior y establecer las condiciones para el beneficio de las exenciones y deducciones de los mismo. El presente trámite de consulta previa se realiza con anterioridad a la elaboración del proyecto por lo que aún no disponemos de la propuesta de la norma. El texto de la propuesta será publicado en el trámite de información pública.

  • Orain dela 2 egun

    Me gustaría poder ver la propuesta antes de votar a favor o en contra.
    No puedo acceder a la propuesta que se presenta.
    Gracias.