UPV/EHUko prezio publikoen Agindua. Aurretiazko Kontsulta Publikoa. Ondorioak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskerrak ematen ditu agindua egin aurreko kontsulta publikoaren izapidean egindako ekarpenengatik. Agindu horren bidez, goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezio publikoak finkatuko dira, baita zerbitzu horien salbuespen eta murrizketen onuraraduna izateko baldintzak ere.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, agindu-proiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileen ahalik eta parte-hartze handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eta Irekian argitaratu da.
Horretarako, ezarritako epea igaro eta aipatutako izapidearen emaitza aztertu ondoren, agindua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta testua egingo da, zeina Hezkuntza Saileko sailburuari aurkeztuko baitzaio aldez aurretik onar dezan.