Dekretu-Proiektua, 10/2019 Legea Merkataritza Establezimendu Handien Lurralde Antolamenduari buruzkoa. Aurretiazko kontsulta publikoa

100 %alde
Boto 1 (1/0)

1.- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak:

Establezimendu komertzial handien lurralde antolamenduari buruzko ekainaren 27ko 10/2019 Legea indarrean jarri ondoren sortu diren eskumen-desadostasunak konpondu nahi dira, bai estatuko oinarrizko araudiari dagokionez, bai Europar Batasuneko araudiari dagokionez.

 

2.- Proiektatutako erregulazioaren beharra eta horri buruz indarrean dagoen araudia.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza-Batzordearen 2020ko maiatzaren 11ko Akordioaren 1.b) atalak adierazten duenez (2020ko uztailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), "Euskal Autonomia Erkidegoak akordio hau sinatu eta urtebetera arauzko garapen bat bultzatuko du, bermatzeko Europar Batasuneko arauak betetzen direla, bai eta oinarrizko arauak ere, eta egokitzapen horren berri emango dio Europako Batzordeari, Zerbitzuen Zuzentarauaren 15.7 eta 39.5 artikuluetan xedatutakoaren arabera”.

 

3.- Arauaren helburuak:

Erregelamenduaren helburu nagusia izango da establezimendu komertzial handien lurralde antolamenduari buruzko ekainaren 27ko 10/2019 Legea garatzea. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza-gune handiak ezartzeko eta, hala badagokio, handitzeko esparru juridiko orokorra osatu nahi da. Hori guztia bat etorri behar da barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentarauarekin eta zerbitzu-jardueretan askatasunez sartu eta aritzeari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearekin.

 

4.- Egon daitezkeen bestelako aukera erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Aurreko ataletan azaldutako inguruabarrak, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza-Batzordearen 2020ko maiatzaren 11ko akordiotik eratorriak, eta egungo arazoen irismena kontuan hartuta, dekretu-proiektu hau egitea nahitaezkoa da Euskal Autonomia Erkidegorako

 

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz