Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketari buruzko Lege Aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketari buruzko Lege Aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2021-03-16

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eskertzen ditu Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Legearen Aurreproiektua prestatu aurreko Kontsulta Publikoaren izapidean egindako ekarpenak.

  • Euskadin klima-neutraltasuna lortzea, gehienez ere 2050ean, urte horretan berotegi-efektuko gasen isuri garbirik egon ez dadin; horretarako, bidezko energia- eta klima-trantsizioko prozesu bati ekin beharko zaio.
  • EAEren klima-aldaketaren aurkako erresilientzia handitzea.
  • Deskarbonizazio-prozesua bultzatzea euskal sektore sozioekonomiko guztietan, jarduera ekonomikoa, enpresa-lehiakortasuna, enpleguaren kalitatea eta gizartearen ongizatea handituz.
  • Energia-trantsizioko prozesuaren aukerak aprobetxatzea, teknologia- eta enpresa-garapenerako gaitasunak bultzatzeko.
  • Berotegi-efektuko gas-isurietan neutroa eta erresilientea den ekonomia bateranzko bidezko trantsizioa bermatzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan aurreikusitako izapide hori bete ondoren, Administrazioaren web-ataria (euskadi.eus) eta Irekiaren bidez, hasiera-agindua onartu da araua idazteko prozedurarekin jarraitzeko. Agindu hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak onartu beharko du aldez aurretik, Gobernu Kontseilura bidaltzeko eta ondoren Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzeko eta onartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan