Kable bidezko garraioaren lege-aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

4 parte hartze
100 %alde
4 boto (4/0)

1.- Ekimen arauemaile honekin konpondu nahi diren arazoak

Egungo garraio-ereduak hausnarketa sakona eskatzen du, mugikortasun iraunkorraren kontzeptua eta eskumenen banaketa kontuan hartuta, gizarte- eta ingurumen-arloko hainbat arazori erantzuteko. Pertsonen kable bidezko garraiatzeak zenbait berezitasun ditu lurreko ohiko garraiobideekin alderatuta eta, bereziki, EAEko kable bidezko garraioa osatzen duten instalazioen artean, hau da, funikularrak. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan mota horretako hainbat instalazio daude, orain dela hamarkada batzuk argitaratutako Estatuko lege-esparru batek araututa. Gaur egun, zaharkituta dago, eta ez da nahikoa, garraio-sistema horrek azken urteotan izan dituen berrikuntza teknologikoengatik.

 

2.- Aldaketa onartzeko beharra eta egokitasuna

Kable Bidezko Garraioaren Legearen aurreproiektuaren helburua honako hau da: esparru juridiko eguneratu bat ezartzea eta bere osotasunean EAEko lurraldetik igarotzen diren kable bidezko garraiobide horien gaineko eskumen-araubidea antolatzea, kontuan hartuta egungo estatu-esparru zaharkitua eta horri buruz Europak aragitaratutako araudia.

 

3.- Osatu asmo den proiektu arauemailearen helburuak

Euskadin pertsonak kable bidez garraiatzeko instalazioen eraikuntza eta ustiapena arautuko duen egungo esparru juridiko integratua definitzea, eskumen-antolamendu egokia sustatuz eta konfigurazio juridikoari eta aplikatu beharreko araudi teknikoari dagokienez bereizten diren instalazio-motetara egokituz; izan ere, haren erreferentziazko oinarrizko erregulazioa asko gainditu da eta ez da eguneratu, eta horrek disfuntzioak sortzen ditu administrazio eskudunek dituzten esleipenak egikaritzeko.

Era berean, definitu beharreko esparru horretan, gaur egun EAEn daudenak ez diren beste instalazio batzuk sustatu ahal izango dira etorkizunean, kable bidezko garraioaren kontzeptuaren babesean.

 

4.- Araudiaren esparruko eta araudiaz bestelako konponbide alternatiboak

Aurreko ataletan azaldutako inguruabarrak ikusita, beharrezkotzat jotzen da izaera arautzaileko neurri zehatz bat prestatzea, beste konponbiderik ez baita aurkitzen arautuko den gaia kontuan hartuta

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
  • 2020-12-27

    Eskailerak eta gero eta zaharragoak diren biztanleen maldak gainditzeko irisgarritasun-irtenbideak ere kontuan hartu

  • 2020-12-27

    Pensar también en soluciones accesibilidad salvaescaleras y pendientes población cada vez más envejecida.