Getariako portuko Plan Bereziaren Hasierako Onespena

8 parte hartze
Hitzaurrea

Plan Berezi honen xedea da Getariako portu-eremuaren antolamendua eta zonakatzea zehaztea, bereziki, xehakatua. Proposamenaren helburua da portuaren forma oro har mantentzea, bai dikeen eta kaien egiturari dagokionez (eraberritze txikiren batekin), bai eraikin, pabiloi eta abarretan dauden zerbitzu-instalazioei dagokienez. Hori guztia ur-laminaren erabilerari funtsean eragin gabe, kaiak eta lurreko eraikinen erabilerak berrantolatzea proposatuz, dartsenak erabiltzeari dagokionez egungo egoerari eutsiz (arrantza-erabilera, nagusiki), betiere horiek guztiak hobetzen eta osatzen saiatuz eta elementu bakoitzari erabilerak argi eta garbi atxikiz, espazioaren aprobetxamendu hobea bilatuz.

Jarduketa garrantzitsuenak honako hauek dira: hegoaldeko kaiaren azalera handitzea, Malkorbeko hondartzaren hondar-zati bat okupatuz, bertan nautika- eta kirol-jarduerarako beharrezkoak diren zerbitzuak berrantolatzeko; iparraldeko kaiaren azalera handitzea, ur-laminaren kaltetan, iparraldeko dikearen hasieran ibilgailuen zirkulazio-baldintzak hobetzeko; erabiltzen ez diren eraikinak berreskuratzea; Kofradia Zaharraren eta izotz-fabrika zaharraren eraikinetako partzelak erabilera mistorako atxikitzea, ekoizpen-, ekipamendu-, aisialdi-, jolas- mantentze-, edo hirugarren sektoreko jarduerak hartu ahal izan ditzaten.

2020ko abenduaren XXan, Lurralde Plangintzako, Etxebizitzako eta Garraioetako sailburuak onartu du Getariako Portuko Plan Bereziaren Hasierako Onespena (GAO 2020/12/10)

Plan Bereziaren aldaketa hau eta Ingurumen-azterketa Estrategikoa jendaurrean jarriko dira 45 egun baliodunez, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita, lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen martxoaren 24ko 46/2020 Dekretuaren, 31.5.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Azter dadin, epe horretan espedientea Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren web-orrian jarriko da ikusgai, baita Irekia komunikazio-kanalean ere (https://www.irekia.euskadi.eus/eu).

Nolanahi ere, egiten diren alegazioak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri berroneratze Zuzendaritzara bidaliko dira beti.

 

#PuertoGetaria