Euskadiko mugikortasun jasangarriaren lege aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

67 %alde
3 boto (2/1)

1.- Ekimen arauemaile honekin konpondu nahi diren arazoak

 

Egungo garraio-ereduak hausnarketa sakona eskatzen du, mugikortasun iraunkorraren kontzeptua kontuan hartuta, gizarte- eta ingurumen-arloko hainbat arazori erantzuteko.

Era berean, mugikortasun jasangarriaren kontzeptuaren helburua da EAEn pertsonen eta salgaien garraiorako garraio-sare integratu eta multimodal bat planifikatzea. Sare horrek, sare horren eraginkortasuna sustatzeaz gain, pertsonen bizi-kalitatea hobetuko du eta pertsonen eta ingurumenaren gaineko ondorio negatiboak minimizatuko ditu, joan-etorriak ondorio sozial eta ekologikoekin lotuz.

 

2.- Aldaketa onartzeko beharra eta egokitasuna

Mugikortasun Jasangarriaren Legearen aurreproiektuaren helburu nagusietako bat beharrezko plangintza-tresnak eta prozedurak antolatzea izango da,  testu arauemaileak ezartzen dituen printzipio eta helburuetan oinarrituta. Horretarako, arau- esparru komun bat ezarriko da, gaur egun sakabanatuta dagoena, segurtasun juridikoa emango duena eta mugikortasun jasangarriaren eta pertsonen osasuna eta ingurumena sustatzeko eta babesteko politikaren arteko zuzeneko  harremana sustatuko duena, betiere, arlo honetan EAEn dagoen konpetentzia-banaketa kontuan hartuta.

 

3.- Osatu asmo den proiektu arauemailearen helburuak

Mugikortasun iraunkorrari buruzko esparru juridiko integratua eta egungoa definitzea, garraio-eredu eraginkorra, behar bezala planifikatua, integrala, behar sozioekonomikoetara egokitua eta egungo sistemarekiko ingurumen-inpaktuak nabarmen murriztuko dituena.

Lurralde-antolamendu egokia sustatzea, administrazio publiko eskudunen plangintzan mugikortasun jasangarriaren aldagaia sartzen duena, hau da, zerbitzuak eta garraiobideak, beharrezko azpiegiturak eta lotutako gizarte-, ingurumen- eta ekonomia- kostuak sartzen dituena.

Garraio-sare integratua, eraginkorra eta ekonomikoki iraunkorra eratzea, garraiobide moduen arabera esku hartzeko gaitasuna duten administrazioekin lankidetzan.

Garraio publikoa eta ingurumen-inpaktuak murrizteari eta energia berriztaezinaren kontsumoari lehentasuna ematen dioten beste garraiobide batzuk sustatzea.

Pertsonen eta salgaien garraioan intermodalitatea sustatzea, garraio publiko integratu eta koordinatuaren saretik hasita eta garraio tradizionalaren beharrak murrizten dituzten zentro logistikoak erabiliz.

Oinarrizko lehiakortasun-faktore bihurtuko den garraio-sare bat ezartzea, Euskadiko sare ekonomikoa hobetzeko, Euskadiko lurralde-oreka bultzatuz eta barneko eta kanpoko konektibitatea sustatuz.

 

4.- Araudiaren esparruko eta araudiaz bestelako konponbide alternatiboak

Aurreko ataletan azaldutako inguruabarrak ikusita, beharrezkotzat jotzen da izaera arautzaileko neurri zehatz bat prestatzea, beste konponbiderik  ez delarik aurkitzen.

Aldeko argudioak
  • Toda iniciativa para potenciar y mejorar el transporte publico debiera ser considerada en positivo.
    2020.eko azaroak 19
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
  • 2020.eko azaroak 18

    Cierta perplejidad ¿Hace falta? ¿No se están llevando a cabo todas esas políticas? Se trata en su mayor parte de competencias del sector público. De los puntos anteriores del resumen, solo se deduce palabrería. Más gestión. Más hechos. Más coordinación entre administraciones. Más servicios.
    Y dejarse de más palabrería

  • @Ekoiure
    2020.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus Ley de Movilidad Sostenible EUSKADI: a consulta pública previa https://t.co/wxxKMQz0Y6