Euskadiko mugikortasun jasangarriaren lege aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

qrcode
qrcode

Euskadiko mugikortasun jasangarriaren lege aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2021-02-08

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Legearen aurreproiektua egiteko eskumena duen administrazioak, Lege horren izapidetzea bultzatzea erabaki du.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan