Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Berpiztu Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko programa.

Hitzaurrea

“Behar den guztia egingo dugu ahal den enplegu guztia mantentzeko eta galdutako enplegu guztia berreskuratzeko", esan zuen lehendakariak 2020ko maiatzaren 27an, mahai sozio-ekonomikoan, eta lehentasun hori ezarri zion gobernu berriari.

Helburu hori lortzeko , Jaurlaritzak Berpiztu Programa onartu zuen azaroaren 3an. Programa horren lan-ildo nagusiak eta irismena bideo honetan aurkezten dizkizugu.

Berpiztu Programaren helburua jarduera ekonomikoa berpiztea eta enplegua suspertzea da, eta euskal erakundeen konpromiso partekatu baten emaitza da. Beraz, erakundeen arteko konpromisoa da (gobernua eta hiru aldundiak, hasieran), Euskadi berdeagoa, digitalagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko.

Gainera, Next Generation Europe funtsekin eta garapen jasangarrirako helburuekin bat dator.

Herri-estrategia globala.

 

#Berpiztu
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko