Gobernuaren proposamenak Ekonomia eta Ogasuna
Hitzaurrea

14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendua

 

Argitaratu da Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2020ko urriaren 20ko agindua, “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren bederatzigarren ediziorako deialdia egiten duena

Eusko Jaurlaritzak "Non ikusten duzu Europa Euskadin?" Gazteentzako argazki-lehiaketaren 9. edizioan parte hartzeko epea ireki du. Urriaren 23tik azaroaren 23ra, argazki originalak aurkeztu ahal izango dira, EGEF funtsek eta Europar Batasunak EAEn babestutako jarduerak, inbertsioak edo ekimenak islatzen dituztenak. Garraio-azpiegituretatik garapen sozialeko programetaraino, lehiaketarako interesgarriak izan daitezke Europaren partaidetza duten edo izan duten ekintza guztiak.

Parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: 14 eta 25 urte bitartean izatea, FEDER Euskadi kontuaren bidez argazki bat igotzea instagramen (www.instagram.com/federeuropaeuskadi), eta azalpen iruzkin bat eta FEDER2020 tag sartzea. Pertsonako gehienez 5 argazki igo daitezke.

Boto gehien jasotzen dituzten argazkiak finalera igaroko dira, eta epaimahai batek bi irabazle aukeratuko ditu, originaltasunaren eta lehiaketaren xedearekiko egokitasunaren arabera. Publikoaren boto gehien lortzen dituen.

Kontsultatu hemen lehiaketaren oinarriak

#Feder2020
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko