Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
100 %alde
Boto 1 (1/0)

KONPROMISOAK JASOTZEA OGP EUSKADIREN 2021-2023 PLANEAN TXERTATZEKO GOBERNU IREKIAREN ALDEKO ITUNEKO KIDE DENA

Garrantzitsua da OGP Euskadiren 2021-2023 Ekintza Plan berria elkarrekin sortzeko prozesua herritarren eta gizarte zibilaren inplikazioarekin egitea eta inplementatzea. Beraz, erronkari heltzea aberastuko duten beharrak eta interesak ordezkatzen dituzten askotariko pertsona eta taldeen parte-hartzea bermatu behar da. Planak 3-5 konpromiso izango ditu, eta herritarrekin lankidetzan definitu eta garatuko da.

OGPko beste kide batzuek landutako konpromisoen esparruetako batzuk honako hauek dira: informaziorako eskubidea, generoa eta inklusioa, gobernantza eta eskubide digitalak, herritaren eremuaren babesa, baliabide naturalak, integritatea… Erakundearen webgunean kontsulta ditzakezu lan-arlo guztiak.

Irailaren 13ra arte zabalik egongo da OGPren Euskadi 2021-2023 plan berrian konpromiso gisa sartu beharreko proposamenak jasotzeko epea.

Anima zaitez OGP Euskadirekin lankidetzan aritzera eta egin itzazu zure proposamenak formulario honen bidez.

 

Irailetik urrira bitartean, proposamenak hautatzeko panelak egingo ditugu, betetzen duten premiaren, gertatzen ari diren beste ekimen batzuekin duten loturaren, bideragarritasunaren eta horrek dakarren balioaren (inpaktua) arabera.

Urrian behin betiko proposamenak hautatzeko foro irekia egingo da.

Azaroan plana idatziko da, abenduan Gobernu Irekiaren aldeko Aliantzari (OGP) emateko.

 

ESKERRIK ASKO LAGUNTZEAGATIK!

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz