Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Transexualen dokumentazio administratiboari buruzko Dekretua. Ondorioak

2020.eko uztailak 09

Aldez aurreko kontsultaldiaren ondoren, Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak planteatu bezala, egiaztatu da gizarteak aldeko jarrera duela transexualen administrazio-dokumentazioa arautzen duen dekretua eguneratzeko eta hobetzeko. Jasotako proposamenak kontuan hartuko dira, betiere goragoko mailako beste arau batzuek ezartzen dituzten mugak errespetatuz.

Hala, terminologiari dagokionez, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legean jasotakoa bete behar da. Era berean, ezin izango da arautu Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak ez diren gaiei buruz, hala nola espediente akademiko ofizialetako aldaketei buruz. Izapidetzen ari den dekretuaren testuan jasoko da NANaren zenbakia sartzea emango duen txartelean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau