Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Hitzaurrea

Coronaviruseko izurrite epidemiaren larrialdia ezarri zenetik, pertsona, enpresa, elkarte, erakunde eta komunikabide askok beren lana eta lankidetza eskaini dute gerta daitezkeen egoerei aurre egiteko edo jada ekarpena behar duten egoerei erantzuteko. Tarte hau elkartasun desinteresatu hori eskertzeko erabili nahi dugu.

Jakin badakigu ezin izango garela zehatzak izan, eta litekeena dela horrelako elkartasunezko elur-jausi baten aurrean zerrenda honetan banakako edo taldeko ekimenen bat sartzea ahaztea.

Hala eta guztiz ere, orri hau horretarako dago, zerrenda hazten joan dadin. Eskerrik asko zuen ulermenagatik.

Parte hartzea, pertsona edo talde gisa, eskubide bat da. Eta osasun publikoko gomendioei jarraitze hutsarekin, egoera horri amaiera ematen laguntzen ari zara.

Irekiak 10 urte daramatza herritarren ekarpenak, proposamen kritikoak eta zalantzak biltzen. Hemendik, erantzuna ematen jarraituko dugu. Kasu batzuetan erantzun diezaiekeen Jaurlaritzako Sailera birbideratuz.

 

#guztionartean
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko