Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Euskal Erkidegoko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren arloko Lege Aurreproiektua. Jendeaurreko informazioaren izapidea

Eu
0 boto

Lehendakariaren otsailaren 13ko 4/2020 Dekretuaren bitartez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak egindako Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren lege-aurreproiektuari aldez aurreko onespena eman zitzaion.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute.

Zentzu horretan, lege-aurreproiektuaren izapideei hasiera eman zien Lehendakariaren azaroaren 26ko 36/2019 Dekretuan ezarri zen jendaurrean jarriko zela aurreproiektua, erregulazioan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izatea ziurtatzeko.

Horretarako ezarritako epea igarota, eta jendeaurreko informazioaren izapidearen emaitza aztertu eta neurtu ondoren, lehen aipatutako Lege-proiektua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
Komunikabideek behera kargatzeko