Gobernuaren proposamenak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen 49/2009 Dekretua aldatzeko Dekretu-proiektua egin aurreko kontsulta publikoa.

2 parte hartze

Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen 49/2009 Dekretua aldatzeko Dekretu-proiektua egin aurreko kontsulta publikoa. Ondorioak

2020.eko ekainak 02

Dekretu-proiektu honen helburua da, araudiaren ikuspegitik, orea eta papera ekoiztearen ondorioz sortutako hondakinak zabortegian uztearen murrizketa oinarritzea. Ildo horretatik, balorizazio-jarduerak sustatu eta giza osasuna eta ekosistemak babestu nahi dira, hondakin horiek otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren hondakin balorizagarrien zerrendan sartuta.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan