Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Aisialdiko eskolen dekretua aldatzea. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Eu

Aisialdiko eskolen dekretua aldatzea. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2020.eko ekainak 02

Azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuaren 9. artikuluko 1. paragrafoa aldatu nahi da, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako hezitzaileen trebakuntzari dagozkion etapa teorikoko prestakuntza-moduluei ekin ahal izateko, baita oraindik 18 urte bete ez dituzten pertsonek ere.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau