Gobernuaren proposamenak Osasuna

Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko 1/2016 legea ez betetzeagatik ezarritako zehapenak ordezkatzeko sistema arautzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Eu

Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko 1/2016 legea ez betetzeagatik ezarritako zehapenak ordezkatzeko sistema arautzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2020.eko martxoak 26

Dekretu-proiektu honen helburua eta xedea da Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legea ez betetzeagatik ezarritako zehapenak ordezteko sistema arautzea.

Gaian aurrekaririk ez badago ere, udalerri batzuek beren ordenantzetan arautu dute bide publikoan edari alkoholdunak kontsumitzearekin zerikusia duten arau-hausteengatik zehapenak ordezteko edo eteteko aukera, eta neurri alternatiboen programak dituzte.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau