Gobernuaren proposamenak Osasuna

Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko 1/2016 legea ez betetzeagatik ezarritako zehapenak ordezkatzeko sistema arautzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Hitzaurrea

Osasun Sailak xedapen orokor bat egingo du, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legea ez betetzeagatik ezarritako zehapenak ordezteko sistema arautzeko.

Gobernu Kontseiluaren 2017ko abenduaren 12ko Erabakiaren bidez, arau-xedapen orokorrak izapidetzeko jarraibideak onartzen dituena, aldez aurreko kontsultaren izapidea egitea erabaki zen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 133. artikuluaren 1. paragrafoan xedatutakoa betetzeko, testu juridiko jakin bat onartu behar denean herritarrekiko interakzioaren izapidea errazte aldera.

Horregatik, hogei egun balioduneko epea ezarri da ukitutako erakundeek, herritarrek eta haien erakundeek egoki iritzitako iradokizun eta ohar guztiak aurkez ditzaten. Araua egin aurretik egiten da, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 4. eta 5. artikuluek arautzen duten hasierako fasearen barruan.

#Sanciones_Ley1_2016