Gobernuaren proposamenak Osasuna

Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko 1/2016 legea ez betetzeagatik ezarritako zehapenak ordezkatzeko sistema arautzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
100 %alde
Boto 1 (1/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

*Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.

Dekretu-proiektu honen helburua eta xedea da Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legea ez betetzeagatik ezarritako zehapenak ordezteko sistema arautzea.

Gaian aurrekaririk ez badago ere, udalerri batzuek beren ordenantzetan arautu dute bide publikoan edari alkoholdunak kontsumitzearekin zerikusia duten arau-hausteengatik zehapenak ordezteko edo eteteko aukera, eta neurri alternatiboen programak dituzte.

*Onartzeko beharra eta egokitasuna.

Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legeak 93. artikuluan jasotzen du arau-hauste arin edo larriengatik, gizartearentzako lanak edo jarduerak egiteagatik edo arau-hauslea prestakuntza-izaerako edo informazio- edo tratamendu-izaerako prebentzio-programetan sartzeagatik ezarritako zehapenak ordezteko aukera. Zehazten da, gainera, programen saioen kopurua legea garatzeko arauetan zehaztuko dela.

Dekretu horren bidez, 1/2016 Legea ez betetzeagatik ezarritako zehapenak ordezteko sistema arautuko da, eta horietatik eratorritako ordezko neurrietarako oinarrizko irizpideak ezarriko dira.

*Arauaren helburuak.

Dekretu-proiektu honen helburua da apirilaren 7ko 1/2016 Legean ezarritako betetze-maila indartzea, haren zehapenak ordezteari dagokionez, honako hauek zehaztuta:

  • Neurri alternatiboak aplikatzeko kasuak.
  • Neurrien onuradunak.
  • Neurrien ezaugarriak.
  • Edo gizartearentzako lanak.
  • Prestakuntza- edo informazio-izaerako edo tratamendu-izaerako prebentzio-programak.
  • Neurri alternatiboa ordezteko eta garatzeko prozedura.

Arauaren eraginpeko herritarrek eta erakundeek, hala nahi badute, hogei egun balioduneko epea izango dute planteatutako alderdiei buruzko iritziak helarazteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren web-atarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aldeko argudioak
  • Sí, sanciones como actividades en beneficio de la comunidad, e inclusión de la persona infractora en programas preventivos, muy positivo, es aprendizaje. Hemos tenido la experiencia, en el ámbito familiar. No sanción económica, que lo pagan los padres.
    2020.eko martxoak 11
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan