Tabako Kerik Gabeko Euskadi
Gobernuaren proposamenak Osasuna

Kontsumo publikoko uraren fluorazioari buruzko Dekretua indargabetzeko dekretu-proiektuari buruzko aurretiazko kontsulta Publikoa

qrcode
qrcode

Kontsumo publikoko uraren fluorazioari buruzko Dekretua indargabetzeko dekretu-proiektuari buruzko aurretiazko kontsulta Publikoa. Ondorioak

2020-06-02

Dekretu-proiektu honen helburua kontsumo publikoko uraren fluorazioari buruzko martxoaren 1eko 49/1988 Dekretua indargabetzea da. Izan ere, dekretu hori gaur egun ez da aplikagarria.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan