Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman itun sozialaren araubidea eta hitzarmenak arautzen dituen Dekretua. Jendeaurreko informazioaren izapidea

Parte hartze 1

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman itun sozialaren araubidea eta hitzarmenak arautzen dituen Dekretua. Jendeaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak

2020.eko martxoak 17

Onartu nahi den dekretuaren helburua da EAEko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean aurreikusita dagoen itun-araubidea garatzea, bai eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartuta dauden zerbitzuak eskainiko dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeekin egingo diren hitzarmenak garatzea ere.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, Lege-aurreproiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten agente sozialen partaidetza handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoan euskadi.eus, eta Irekian.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan