Gobernuaren proposamenak Ogasuna eta Ekonomia

Uraren kanonaren araubide ekonomiko-finantzarioaren erregelamendua onartzeko dekretuaren proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

2 parte hartze
100 %alde
2 boto (2/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeak, azken xedapenetako bigarrenean, aldaketa batzuk egiten dizkio Uraren Legeari (1/2006 Legea, ekainaren 23koa), uraren kanona arautzeari dagokionez, zerga-bilketa kudeatzeko eta zerga-betebeharrak betetzeko bideak sinplifikatu eta errazte aldera; aldi berean, zerga-oinarria handitzen zaie ura kontsumitzen duten beste erabilera batzuei, zuzentasunaren eta kudeaketa eraginkorraren printzipioak errespetatuta.

Aldaketa horiek ez dira indarrean jarriko 2021eko urtarrilaren 1era arte, horrela aurreikusten baitu Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urterako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeak azken xedapenetako seigarrenean.

Uraren kanona oso-osorik arautzeko kudeaketari eta zerga-betebeharrei dagokionez, Uraren Kanonaren Araubide Ekonomiko-finantzarioaren Erregelamendua egokitu beharra dago.

 

Erregelamendua onartzeko premia eta egokitasuna

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legean uraren kanonaren arauketaren gainean egindako aldaketen ondorioz, beharrezkoa da Uraren Kanonaren Araubide Ekonomiko-finantzarioaren Erregelamendu berria taxutzea, aldaketa horietara egokitzeko.

Zerga-egitatea eta subjektu pasiboak aldatu dira uraren kanonaren araudian. Hala, EAEko lurraldean EAEn erabiltzeko eta kontsumitzeko ur kontinentalak hartzea zerga-egitatea izango da, ura erabiltzeak ingurunean sor dezakeen eragina dela-eta. Era berean, zerga-egitatearen barruan egongo da EAEn bere lurraldetik kanpokoak diren ur kontinentalak sartzea, EAEn erabiltzeko edo kontsumitzeko badira.

Zergadun subjektu pasiboak izango dira EAEren lurraldean EAEn erabiltzeko edo kontsumitzeko ur kontinentalak hartzen edo sartzen dituztenak.

Bestalde, salbuespenak eta hobariak murriztu egin dira, eta zergapean ez dauden kasuak aldatu.

Horrez gain, karga-tasa hau ezarri da: hiru euro-zentimo metro kubikoko.

Uraren kanonaren kudeaketari, aitorpenari eta likidazioari dagokienez, erabiltzaileei ur-hornidurak egiten dizkieten subjektu pasibo zergadunek uraren kanonak duen eraginaren berri eman beharko dute, erabiltzaileei bidaliko dieten fakturan. Horretarako, uraren kanonaren aitorpena eta likidazioa egiteaz gainera, informazio-eredu egokiak aurkeztu beharko dizkiote Uraren Euskal Agentziari, erregelamenduz ezartzen diren epeetan.

Uraren kanonaren konfigurazio berrira eta Tributuen Lege Orokorreko xedapenetara egokitzeko neurri teknikoak ere sartu dira, zergaren helburuari, sortzapenari eta zerga-egitateari buruzko artikuluen eta gainerako artikuluen testuetan.

Uraren Kanonaren Araubide Ekonomiko-finantzarioaren Erregelamendu berria aldaketa horietara guztietara egokitu, eta aldaketok garatu behar ditu, 2021eko urtarrilaren 1ean indarrean jarri baino lehen.

 

Arauaren xedeak

Arauaren xedea da Uraren Kanonaren Araubide Ekonomiko-finantzarioaren Erregelamendu berria onartzea. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeak, azken xedapenetako bigarrenean, aldaketa batzuk egin dizkio Uren Legeari (1/2006 Legea, ekainaren 23koa), uraren kanona arautzeari dagokionez, eta erregelamendu berriak aldaketa horietara egokitu behar du kanonaren araubidea.

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan