Gobernuaren proposamenak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituen dekretu proiektua. Jendeaurreko informazioaren izapidea

Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituen dekretu proiektua. Jendeaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak.

2020.eko martxoak 11

Dekretu-proiektuak bizigarritasun-baldintzak eta etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien diseinu-arauak arautuko ditu, osasungarritasun-, irisgarritasun-, jasangarritasun- eta ekipamendu-irizpideak txertatuko ditu, eta ez ditu alde batera utziko berrikuntza, malgutasuna eta etxebizitzaren egokitzapena bizitzako etapa desberdinetara eta etxe mota berrietara, premietara eta bizimodu modernoetara.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, Lege-aurreproiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten agente sozialen partaidetza handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoan euskadi.eus, eta Irekian.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan