Gobernuaren proposamenak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Bidaia-agentzien Dekretua bigarrenez aldatzeko Dekretu Proiektua Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Eu

Bidaia-agentzien Dekretua bigarrenez aldatzeko Dekretu Proiektua Aurretiazko kontsulta Publikoa. Ondorioak.

2020.eko urtarrilak 07

Aldaketa honen bidez, autonomia-erkidegoko araudian zehaztuko dira bermearen modua eta berme hori eraginkor izateko eta exijitzeko baldintzak, bidaia-agentziek bidaia konbinatuei dagokienez duten kaudimengabezia-egoeretan, bai eta agentzia horiek eta gainerako bitartekaritza-enpresa turistikoek ere, lotutako bidaia-zerbitzuak ematen dituztenean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erregelamendua egin aurretik, aurretiko kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren, euskadi.eus-en eta Irekiaren web-atarien bidez, non etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritziak jaso baitira.

Horretarako ezarritako epea igarota, eta aipatutako izapideen emaitza balioetsita, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta saileko sailburuak onartu beharko du aldez aurretik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau