Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Gas erregaiak kanalizazio bidez banatzeko eta garraiatzeko instalazioak abian jartzeko eta administrazio-baimena emateko prozedurak arautzen dituen Dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa.

Eu
0 boto
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Dekretu bat egingo da, ahalbidetuko duena erregulazioa arau-aldaketetara egokitzea eta onura publikoaren deklaraziorik edo ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorik behar ez duten instalazioetarako baimenak arinago ematea, horrela erraztuko baita instalazio ohikoenetarako baimena ematea eta horiek abian jartzea. Halaber, egokitzat jotzen da gasa kanalizazio bidez banatzeko instalazioen eskualdatze, itxiera, berrikuspen, ikuskapen eta erantzukizunen araubidea eta zehapen-araubideari eragiten dioten alderdi batzuk arautzea. 

Araua onartzeko premia eta egokiera

Prozedura-mota hauen tramitazioan hartutako esperientziaren arabera eta eremu horretan efikazia eta segurtasun juridiko handiagoz jarduteko, beharrezkoa da, zalantzarik gabe, administrazio-prozedurak sinplifikatzea.

Horretarako, ezinbestekoa da aldez aurretik aztertzea zer premia edo proportzionaltasun dagoen zenbait prozedura eta administrazio-eskakizunetan, eta tramiteak berrantolatu eta arrazionalizatzea, azalekoak edo alferrikakoak jotzen diren formaltasunak eta tramiteak kenduz; batez ere, horren konplexuak ez diren instalazioetarako edo onura publikoaren deklaraziorik edo ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorik behar ez duten instalazioetarako.

Bestalde, behin baimenak ematearen esparrua berrantolatuta, prozedura-mota hauen tramitazioetan bide elektronikoen erabilera ezartzeari esker, tramiteak arintzen jarraitu ahal izango da.

Egin nahi den arau-proiektuaren helburuak.

Araudi berri honekin helburu hau lortu nahi da:

  • Tramitazioak gutxitzea eta arrazionalizatzea, eta teknologia berriak sartzea administratuek administrazioarekin dituzten harremanetan.
  • Beharrezko ez diren administrazio-kargak eta formaltasun osagarriak saihestea, informazio publikoaren tramitea kenduz justifikatuta ez dagoen kasuetan.
  • Baimenetarako prozeduren lehen erregulazioa abiarazterakoan antzemandako arazo espezifikoei aurre egitea, kasu bakoitzerako irtenbideak jarriz.
  • Baimenak emateko prozedurei buruzko erregulazio autonomikoa esparru juridiko berrira egokitzea.
Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan