Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legea partez garatzen duena Dekretu-proiektua

Eu
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legea partez garatzen duena Dekretu-proiektua. Ondorioak

2019.eko abenduak 05

4/2019 Legeak eraginkortasunez aplikatzeko, are gehiago zehaztu behar dira bertan jasota dauden zenbait alderdi. Hala, legeak, azken xedapenetatik lehenengoan, badauka Eusko Jaurlaritzaren aldeko gaikuntza generiko bat, beharrezko den guztian gara dezan; halere, ugari ere badira haren erregelamenduzko garapenera igorpen partzialak egiten dituzten manu zehatzak.

Halaber, legeak berak eskatzen duen erregelamenduzko lankidetzaz gain, 2019ko otsailean 4/2019 Legea indarrean jarri zenez geroztik, alderdi jakin batzuk erregelamendu bidez garatu beharra ere nabarmendu da, xedea baita: arauaren hutsuneak estaltzea, prozedurak eta kontzeptuak zehaztea, bai eta interpretazio-zalantzak argitzea ere, hala legeak ezartzen dituen betebeharrei dagokienez, nola legeak aitortzen dituen eskubideen egikaritzeari dagokionez. Era horretan, segurtasun juridikoa handitzeaz gain, legearen aplikazioa ahalik eta azkarrena eta eraginkorrena izatea ere ahalbidetzen da.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, dekretu-proiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten agente sozialen partaidetza handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoan euskadi.eus, eta Irekian.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau