Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeko Agindu-proiektua. Aurretiazko kontsulta Publikoa

Eu
0 boto

Gaur egungo testuinguruan, araudi berria, teknologia berriak, antolakuntza beharrak, eta behar sozialak direla-eta, aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeko irizpideak berrikusi behar dira eta inguruabar berriei egokitu.

Lan-poltsak kudeatzeko telefono-dei ugari egin behar da beste arrazoi batzuen artean, lan-poltsetako langileen datuak eta egoerak gaurkotu gabe daudelako, eta horrek atzerapena eragiten du langileak sartzerakoan. Gainera, nahitaezkoa da administrazio elektronikoak eskatzen duen errealitatera egokitzea, herritarrekiko elkarreraginaren kalitatea hobetzeko, zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikorako eskubidea eraginkor egiteko eta zama administratiboak murrizteko.

Bestalde, lan-poltsetan dauden langileek izendapena edo Administrazio honekin indarrean duten kontratua hobetzeko aukera ezartzea eskatzen dute, hari uko egin behar izan gabe. Izan ere, uko egiteak izendapenari edo kontratuari dagokion lan-poltsan behin betiko baja ematea dakar.

Azkenik, beharrezkoa da, halaber, zerbitzu berriak eratzea, eta enplegu publikorako sarbidean aukera berdintasuna bermatzeari begira, bereziki babestu beharreko kolektibo eta egoera batzuekin loturik dauden eskakizun sozialetara egokitzea.

Azken batean, langile hautagaiei begira, hiru dira Agindu Proiektu honek ezarri nahi dituen hobekuntzak:

- Eskaintzak zehazteko aukera handiagoa, kontratu edo izendapen motari, lanaldiari, ordutegiei eta eremu geografikoei dagokienez, norberaren lehentasun eta beharren arabera.

- Izendapena edo kontratua hobetzeko aukera, lanean ari denak poltsa beretik edo beste posta batzuetatik bestelako eskaintzak jaso ahal izateko, eta ondorioz, bere lan-baldintzak hobetuz.

- Berariaz erregulatu nahi dira lan-eskaintzak eskuratzeko zailtasun edo mugak dituzten kolektiboentzako eskaintzak (Gizarte Segurantzaren araudiak amatasun- edo aitatasun-prestazioak aitortzen dituen aldietan dauden pertsonen eta adimen-ezgaitasun zein ezgaitasun fisikoa dituzten pertsonen kolektiboak).

Utzi zure iritzia, ekarpena edo hausnarketa, eta lagundu gaitzazu proposamen hau hobetzen:

  • Ados al zaude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeko agindu-proiektuaren helburu nagusiarekin?
  • Jorratu beharreko ikuspunturik edo gairik falta dela uste al duzu?
Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
Komunikabideek behera kargatzeko