Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeko Agindu-proiektua. Aurretiazko kontsulta Publikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeko Agindu-proiektua. Aurretiazko kontsulta Publikoa. Ondorioak

2019.eko azaroak 27

Gaur egun, araudi berria, teknologia berriak, antolakuntza beharrak, eta behar sozialak direla-eta, aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeko irizpideak berrikusteko beharra antzeman da eta behar horiei erantzutera dator Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeko Agindu-proiektua.

Horrek lan-poltsei kudeaketari eta bertan agertzen diren langileei eragite dien. Bestalde, beharrezkoa da zerbitzu berriak eratzea, eta enplegu publikorako sarbidean aukera berdintasuna bermatzeari begira, bereziki babestu beharreko kolektibo eta egoera batzuekin loturik dauden eskakizun sozialetara egokitzea.

Interesdunen arteko partaidetza bideratze aldera, eztabaida publiko hau zabaldu genuen entzute aktiboko ataria den honetan, Irekian, iritziak jaso eta proiektuaren arduradunei bidaltzeko. Irekiako partaidetzari buruzko datuak honako hauek izan dira:

  • Klik kopurua: 1.026
  • Aldeko botoak: 0

Aurretiazko kontsultarako fasea amaitu ondoren, ekimen honen tramitazioak aurrera doa. Jarraian datozen tramite guztiak, espediente administratiboa osatuko dutenak, publikoak dira eta LEGEGUNEA atarian izango dira kontsultagai.

Eskerrik asko ekimen honen gainean erakutsitako interesagatik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan