Gobernuaren proposamenak Osasuna

Euskadiko Osasun Publikoaren Lege-aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Hitzaurrea

Euskadiko Osasun publikoaren Lege-aurreproiektuaren elaborazioari ekingo dio Osasun Sailak.

Izaera orokorreko arau-xedapenak izapidetzeko jarraibideak onartzen dituen 2017ko abenduaren 12ko Gobernu Kontseiluaren erabakiaren bidez, aldez aurreko kontsulta-izapidea erabaki zen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 133 artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoa betetzeko, zehazki, herritarrekin duen interakzio-izapideari bidea emateko, zeina arau-testu juridiko zehatz bat onartu aurretik egin behar den.

Alderdi hauek bildu behar ditu kontsultak:

  • Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
  • Ekimena onartzeko premia eta aukera.
  • Arauaren helburuak.
  • Egon daitezkeen konponbide arautzaileak eta ez-arautzaileak.

Horregatik guztiagatik, hogei egun balioduneko epea ezarri da, ukitutako erakundeek, herritarrek eta haien entitateek egoki iruditzen zaizkien iradokizunak eta oharrak aurkez ditzaten. Araua egin aurretik gauzatu da, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 4. eta 5. artikuluek arautzen duten hasierako fasearen barruan.

 

#LeydeSaluddeEuskadi