Gobernuaren proposamenak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Euskal kultura ondareko elementu katalogatuen barneko turismo-gidariaren jarduna gaitzeko dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
100 %kontra
Boto 1 (0/1)

* Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legearen 64. artikuluak, honela definitzen du turismogidariaren jarduera: «Jarduera eta zerbitzu turistikoen erabiltzaileentzat informazio- eta interpretazio-lana egiten dute Euskadiko interes kulturaleko ondasun eta gainerako baliabide turistikoen ondare historiko, natural eta gastronomikoari buruz. Zerbitzu horiek ohikotasunez, profesionaltasunez eta prezio bidez ematen dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eta atzerriko beste edozein hizkuntzatan».

Honakoa ere gaineratzen du: «Turismo-gidarien jarduera aske emateko zerbitzua da, salbu eta euskal kultura-ondarea osatzen duten kategorietako baten barruko ondasuntzat katalogaturiko elementuen barruan egiten bada, bat etorriz indarreko Euskal Kultur Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legeak ezarritakoarekin». Ildo horretan, hau zehazten du: «Turismogidarientzat, zirkulazio askeko bide edo esparru publikoak beti dira beren zerbitzuak aske emateko esparruak».

Aipatutakoaren bat, 64. artikuluan bertan hau gaineratzen da: «Euskal Autonomia Erkidegoan turismo-gidari gisa aritzeko, eta zerbitzuak aske emateko tokietatik kanpo turismo-gidari jardun ahal izateko, dagokion gaikuntza eduki beharko da, erregelamenduz ezarritako moduan. Gaikuntza hori Euskadiko Turismo Administrazioak emango du, aintzat hartuta, besteak beste, titulazioa eta esperientzia.

Espainiako Estatuko autonomia-erkidegoetan edo Europar Batasuneko estatu kideetan aitortutako edo gaitutako turismo-gidariek Euskadin aldi batean jardun ahal izango dute turismogidari, zerbitzua aske emateko tokietatik kanpo; horretarako, aurretiko adierazpen bat izenpetu beharko dute, araudiak ezartzen duen moduan». 

Bestalde, Turismoari buruzko 13/2016 Legearen 24. artikuluak Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroa arautzen du, eta hau dio: beste autonomia-erkidego batzuetan, Europar Batasuneko estatu kideetan eta Europako Esparru Ekonomikoaren gaineko Akordioari elkartutako estatuetan legez ezarritako enpresen kasuan zein gaitutako turismo-gidarien kasuan, erregistroko inskripzioa ofizioz egingo da.

Erregelamendu-mailan, Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroari buruzko uztailaren 16ko 112/2019 Dekretuak, turismo-gidari gaituen inskripzioari eskaintzen dio III. kapitulua, eta, bertan xedatzen denez, bai Euskadiko administrazio turistikoak gaitutako pertsonak bai beste autonomia-erkidego batzuetan edo Europar Batasuneko beste estatu kideetan gaitu edo aitortuak inskribatuko dira. Gaikuntza lortzeko baldintzei eta prozedurari dagokienez, berriz, 112/2019 Dekretuaren 10.2 artikuluak «horren inguruan ematen diren arau espezifikoetara» jotzen du; 112/2019 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, gainera, aurreikuspenon eraginkortasuna atzeratuta geratzen da arauok onartzen diren arte.

Horiek horrela, aipatutako lege- eta erregelamendu-zehaztapenek eskatzen dute erregelamendu-mailako arau bat prestatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondareko elementu katalogatuen barnean turismo-gidariaren jarduera gaitzeko baldintzak eta prozedurak jasoko dituena, baita turismo-gidariak Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatzekoak ere, beste autonomia-erkidego batzuetan edo Europar Batasuneko beste estatu kideetan gaitu edo aitortuekin batera.

 

* Onarpenaren premia eta egokitasuna

Aipatu inguruabarrekin, justifikatuta dago aipatu edukia izango duen dekretua egitea. Orain arte, Turismoaren Legea ez da alderdi horretan garatu, eta, beraz, ez dago xedapen normatiborik adierazi jarduera turistikoa gaitzeko, ezta berau Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatzeko ere.

 

* Arauaren helburuak

Azaldutako gogoetak kontuan izanik, dekretu bat egitea proposatzen da, honako helburu hauei erantzungo diena:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondareko elementu katalogatuen barnean turismo-gidariaren jarduera gaitzeko baldintzak eta prozedurak ezartzea, baita turismogidariak Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatzekoa ere.

  • Beste autonomia-erkidego batzuetan edo Europar Batasuneko beste estatu kideetan gaitu edo aitortutako turismo-gidariak Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatzeko modua ezartzea.
Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
  • No cubre las necesidades reales de los guías turísticos profesionales de la Comunidad Autónoma Vasca. No tiene en cuenta el problema de los flujos de turistas y lugares masificados.
    Orain dela 6 egun
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz