Gobernuaren proposamenak Osasuna

Euskal sistema sanitario publikoko I+G+B erakunde sanitarioei eta haien gobernantzari buruzko dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta Publikoa

Eu
Hitzaurrea

Osasun Sailak xedapen orokor bat egingo du, ikerketarekin eta berrikuntzarekin lotutako helburuak dituzten eta I+G+B sanitarioko erakundeen mapa osatzen duten Euskal Sistema Sanitario Publikoko erakundeak arautzeko xedez, dagokien nortasun juridikoa mantenduta eta autonomia ekonomiko-finantzarioaren eta kudeatzeko autonomiaren printzipioarekin jardunda.

Izaera orokorreko arau-xedapenak izapidetzeko jarraibideak onartzen dituen 2017ko abenduaren 12ko Gobernu Kontseiluaren erabakiaren bidez, aldez aurreko kontsulta-izapidea egitea erabaki zen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 133. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoa betetzeko, zehazki, herritarrekin duen interakzio-izapideari bidea emateko, zeina arau-testu juridiko zehatz bat onartu aurretik egin behar den.

Horregatik, hogei egun balioduneko epea ezarri da, ukitutako erakundeek, herritarrek eta haien entitateek egoki iruditzen zaizkien iradokizunak eta oharrak aurkez ditzaten. Araua egin aurretik gauzatu da, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 4. eta 5. artikuluek arautzen duten hasierako fasearen barruan.

#I+D+I_Sanitario
Zerikusia duten berriak