Gobernuaren proposamenak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Euskadiko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteen erregistroaren dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa.

Eu
0 boto

*Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak

Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legeak 30 a) artikuluan xedatzen duenez, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek eta haiek eratutako federazio eta konfederazioek, araudi aplikagarriak ematen dizkien onurez gozatzeko, Euskadiko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteen erregistroan inskribatuta egon beharko dute

Gaur egun, indarrean dagoen araudia uztailaren 30eko 249/1985 Dekretuan dago jasota. Dekretu horrek Kontsumitzaile Elkarteen Errolda sortzeari buruzko 1981eko abuztuaren 17ko Dekretua aldatzen du, Kontsumitzailearen Estatutuari buruzko Legean ezarritakoaren arabera. Azaroaren 18ko 10/1981 Legea garatzeko eman zen lege hori.

Dekretu horrek gaur egun Eusko Jaurlaritzaren egituran ez dagoen administrazio-organo bati atxikitzen dio errolda (Kontsumo Zuzendaritza), eta organo horren eskumenak Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari transferitu zaizkio,  erakunde autonomoa sortzen duen ekainaren 29ko 9/2007 Legearen bidez; era berean, dekretuak elkarteen inskripzioak dakartzan baldintzak eta ondorioak arautzen ditu, eta, besteak beste, gutxienez 100 kide izatea eta urteko gutxieneko diru-sarrerak 100.000 pezetakoak izatea eskatzen du.

Erraz uler daitekeenez, araua indarrean jarri zenetik igarotako denbora kontuan hartuta, arauak eguneraketa bat behar du, legera eta egungo inguruabarretara egokitu ahal izateko, bai izenari dagokionez – Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen erregistroa –, bai inskripzioaren baldintzei eta ondorioei dagokienez.

 

*Dekretuaren xedea

Aurreko gogoetetatik abiatuta, honako helburu hauek beteko dituen dekretu bat egitea proposatzen da:

  • Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen erregistroa arautzea, Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 30 a) artikuluak egiten duen aurreikuspenarekin bat.
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak erregistro horretan inskribatzearen betekizunak, prozedura eta ondorioak ezartzea, legezko aurreikuspenen arabera.

 

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz