Plangintza Hidrologikoaren hirugarren zikloko (2021-2027) Gai Nagusien behin-behineko Eskema Kantauri Ekialdeko demarkazio Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroen eremuan

Eu
100 %alde
3 boto (3/0)

Hidrologia plangintza prozesuaren urrats garrantzitsuen artean dago Gai Nagusien Eskema, azkenean Plan hidrologikoa izango denaren aurrekaria eta hasierako dokumentuen ondorengoa. Eskema honen xedea da demarkazio hidrografikoaren arazo nagusian identifikatu eta irtenbideak aurkitzeko balizko alternatibak eman, eta horrekin batera Plana garatzeko irizpideak zehaztu.

EHAAn 2019ko irailaren 27an argitaratutako Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez kontsulta publikora zabaltzen da, 6 hilabetez, Gai Nagusien Behin Behineko Eskema Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoan, Euskadiko Barne Arroetarako (Plangintzaren hirugarren zikloa 2021-2027)

Eskema prestatzeko elkarlanean aritu dira Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa eta Uraren Euskal Agentziak, demarkazioan eskumenak dituzten administrazio hidraulikoak, eta demarkazio osoari dagokio. Hala ere, iragarki honek Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko partean bakarrik dauka eragina, hau da, barne arroetan.

Plangintza Hidrologikoak, Uholde-arriskua Kudeatzeko Plangintzak eta Lehorte Plangintzen arteko koordinazio handiena bermatzeko helburuarekin, plan horien Ohiko Ingurumen-Ebaluazio Estrategikoa prozedura bateratu batean izapidetuko dira; izan ere, plangintza horiek araudiak ezarritakoa bete behar dute, alde batetik,Ingurumen-ebaluazioa arautzen duen Abenduren 9ko 21/2013 Legeak bere 6. artikuluan ezarritakoa; eta bestetik, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen Urriaren 16ko 2011/2012 Dekretuak bere 4. artikuluan ezarritakoa.

URA – Dokumentazioa:

Plangintza hirugarren zikloaren Gai Nagusien Eskema.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz