Gobernuaren proposamenak Kultura eta Hizkuntza Politika

Euskadiko jarduera fisiko eta kirolaren lege aurreproiektua. Jendaurreko informazioaren izapidea

Eu
Eu

Euskadiko jarduera fisiko eta kirolaren lege aurreproiektua. Jendaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak

2019.eko abenduak 02

Euskal kirolaren lege-aurreproiektu honek aukera emango du jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko, gobernantza onaren ereduak txertatzeko, desberdintasunak desagerrarazteko, emakumeen kirola sustatzeko, kirol-erakundeetan organo paritarioak izateko, administrazio publikoek obesitatearen eta sedentarismoaren aurkako borrokan duten rola argitzeko, eta kirol federatuaren egiturak birdimentsionatzeko eta arrazionalizatzeko.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, Lege-aurreproiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten agente sozialen partaidetza handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoan euskadi.eus, eta Irekian.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, Gobernu Kontseiluak onartu arte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau