Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Haurren eta nerabeen eskubideei eta horien berme, prebentzio eta babesari buruzko Legearen aurreproiektuaren. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
50 %neutrala
2 boto (1/1)

Onespena lortu nahi duen «Haurren eta nerabeen eskubideei eta horien berme, prebentzio eta babesari buruzko legearen aurreproiektuak» hauxe du helburu:

  1. Bermatzea Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo dauden haurrei eta nerabeei Konstituzioak, Haurraren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioak, Haurraren Eskubideei buruzko Europako Gutunak eta, oro har, antolamendu juridikoak onartzen dizkieten eskubideak erabili ahal izango dituztela; laguntzea haien garapen integrala lortzen; eta sustatzea haien erantzukizunak bere gain hartuko dituztela parte diren gizartearen herritar gisa.
  2. Sustatze, parte-hartze, prebentzio, arreta eta babes-ekintzak ezartzea haur eta nerabe guztiei bermatzeko eskubideak erabili ahal izango dituztela eta haien garapen integrala lortuko dutela, gizarte osoaren, administrazio publikoen — jarduteko eremu guztietan— eta familien erantzunkidetasunaren ikuspegi batetik.
  3. Garatu behar diren jarduketak arautzea eremu guztietatik, arrisku- edo babesgabezia-egoerak prebenitzeko, —bereziki, familia- edo gizarte-ahuleziako testuinguruetan—, eta egoera horretan dauden haurrei eta nerabeei babesa emateko, baita zigor-legearekin gatazkan dauden adingabeen arreta bermatzeko ere.
  4. Jarduteko printzipioak eta eskumenen esparrua zehaztea, zeinak sustatze, parte-hartze, prebentzio, arreta eta babes-ekintzen multzoari dagozkion, baita koordinazio, lankidetza eta parte-hartze egiturak ere bai.

 

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo dauden haur eta nerabe guztiei aplikatuko zaie aipatutako lege-aurreproiektua, kontuan hartuta nazioarteko legeen gatazkak konpontzen dituzten arauak. Ondorio horietarako, hauxe ulertuko da: 

 

  1. Adingabeak izango dira Kode Zibilak ezarritako adin nagusira iritsi ez direnak, baldin eta emantzipatuta ez badaude edo aplikatzekoa zaien legean ezarritakoaren ondorioz adin nagusitasuna eskuratu ez badute. Zigor-legearekin gatazkan daudenei dagozkien xedapenetan, Zigor Kodeak ezarritako adingabetasuna hartuko da erreferentziatzat.
  2. Haurrak dira haurtzaroan daudenak, hau da, jaiotzaren eta hamabi urteko adinaren arteko bizialditzat joko dugu.
  3. Nerabeak dira nerabezaroan daudenak, aldi horretaz ulertzen badugu hamahiru urte eta legeak ezarritako adin nagusira edo emantzipaziora iritsi arteko aldia.

 

Aurrekoa eragotzi gabe, adin nagusikoei aplikatu ahalko zaie lege-aurreproiektua, hala aurreikusten bada edo, adin nagusitasuna eduki aurretik, ordenamendu juridikoan aurreikusitako babes-neurri administratibo edo judizial baten xede izan badira.

 

Halaber, hauei ere aplikatuko zaie:

  1. Nasciturus-i, jaio aurreko arriskua egonez gero, Adin Txikikoen Babes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoaren 17.9 artikuluan aurreikusitako terminoetan, eta kontuan hartuta Haurduntzaren Borondatezko Etendurari buruzko uztailaren 5eko 9/1985 Lege Organikoan aurreikusitako kasuak.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo dauden inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrei, bere jaioterrian babesgabe-egoeran badaude.

 

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona fisiko edo juridikoei, publikoei edo pribatuei, aplikatuko zaie lege-aurreproiektua, bere jardueren garapenean edo eskumenez baliatzean haur eta nerabeekin harremana badute, baita haien eskubideekin ere, Lege honetan eta aplika daitekeen gainerako araudian ezarritako terminoetan. 

Egin zure ekarpena, proposamena edo hausnarketa, hasitako arau-proposamenaren helburua eta edukia hobetzen laguntzeko. Zure iritzia interesatzen zaigu eta, bereziki:

  • Ados zaude lege-ekimen honekin lortu nahi den helburu nagusiarekin, baita gauzatzearekin ere?
  • Zure ustez, alderdi, gai edo ikuspegiren bat falta da berariaz proposatutako ekimenean? Eta, bereziki, zure ustez jardun-eremu materialen bat falta da? Baiezkoa izanez gero aurreko bi aukeretako batean, zein?
Aldeko argudioak
  • Hola, buenos días, deberiamos empezar por cumplir minimamente, parte de los puntos... y acabar subiendo la mayoría de edad a 21 o 23 años. cordial saludos, Mariana
    Orain dela 5 egun
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
Komunikabideek behera kargatzeko