Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Haurren eta nerabeen eskubideei eta horien berme, prebentzio eta babesari buruzko Legearen aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Eu

Haurren eta nerabeen eskubideei eta horien berme, prebentzio eta babesari buruzko Legearen aurreproiektuaren. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2019.eko urriak 08

Legearen aurreproiektuaren helburua da lege-esparru berri bat artikulatzea euskal ordenamendu juridikoan. Lege-esparru hori integrala eta zeharkakoa izango da, ikuspuntu global eta diziplinartekoa izango du, eta bere helburua izango da haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko sistema arautzea eta garatzea, adingabeen eskubideak bermatzeko neurri edo politiken eraginkortasuna ahal den heinean hobetzeko, eta urratu diren eskubideak konpondu edo leheneratzeko ekintzak ere hobetzeko.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau