Arriskugarritasun eta Arrisku mapak berrikusi eta eguneratzeko Kontsulta publikoa. 2021-2027 zikloa

Eu
0 boto

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak (Estatuko Administrazio Orokorra) eta Uraren Euskal Agentziak, Kantauri Ekialdeko Demarkazioko administrazio hidraulikoak diren heinean, kontsulta publikoa zabaldu behar dute, bakoitza bere eskumenen esparruan, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren arriskugarritasun eta arrisku kartografiaren berrikuspen eta eguneratzea era bateratuan prestatzeko, honako araudia jarraituz: 903/2010 Errege Dekretua, uztailaren 9koa, uholde arriskuak ebaluatu eta kudeatzeko dena.

Uraren Euskal Agentziak, zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko Ebazpenaren bitartez, Arriskugarritasun eta Arrisku mapak berrikusi eta eguneratzeko kontsulta publikoa zabaltzen du Euskadi Barneko Arroei dagokienez. Hala ere, informazioa ahalik eta osatuen emateko asmoz, Estatuaren eskumena diren EAEko eremuen mapak ere eskaintzen dira.

http://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-0003421/eu/contenidos/informacion/demarcacion_cantabrico_orienta/eu_def/index.shtml#tab_item7411

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz