Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Euskal Enplegu Sistemari eta Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko lege-aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
0 boto

Araugintza-proiektu honek Euskal Enplegu Sistema arautuko du, enplegu politikaren planifikazioa, koordinazioa eta gauzatzea sustatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren, egituren, zerbitzuen eta programen multzoa definituz. Horren ondorio gisa, enplegu duin, egonkor eta kalitatezkorako eskubidearen garapen osoa sustatzea du bere amaierako helburu.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat, araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egingo da, Administrazioaren Irekia web-atarian, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bilduko da.

Horretarako ezarritako epea igarota, eta kontsulta publikoko izapidearen emaitza ikusita eta baloratuta, arestian aipatutako Legearen proiektua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren aurreko onespena beharko duen testua egingo da.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz