
Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuaren lehen mailako arretaren eremuan osasun profesionalak libreki aukeratzearen eskubidea arautzeari buruzko dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Osasun Sailak xedapen orokor bat egingo du, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuaren lehen mailako arretaren eremuan osasun profesionalak libreki aukeratzearen eskubidea erregulatzeko xedez (Euskal Autonomia Erkidegoko Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legeak ezartzen ditu muga horiek).
Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.
Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.