Euskal Herriko Klima Aldaketaren Legearen aurreproiektuaren jendaurreko informazioaren fasea.

Eu
Hitzaurrea

Euskal Herriko Klima Aldaketaren lege-aurreproiektuaren egiteko prozedura aurrera doa eta entzunaldi, parte-hartze eta jendaurreko informazioaren fasean dago.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea bete beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Ildo horretatik, lege-aurreproiektuaren izapidean aurreproiektua jendaurrean jarri beharko zela erabaki da, izapide horretan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena dutela bermatzeko.

Lege-aurreproiektua jendaurrean jartzeko iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epea irekiko da, alegazioak aurkezteko. Lege-aurreproiektua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren web-orrian (www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus)  eta hemen egongo da eskuragarri.

Aurrez, aurreproiektua egin aurretik, aldez aurretik kontsulta publikoa egin zen herritarrek arauaren inguruan iritzia eman zezaten: Klima-aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko legearen aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

#KlimaAldaketa
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko