Gobernuaren proposamenak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren legearen aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
67 %alde
3 boto (2/1)

15 urte baino gehiago pasatu dira Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua, abenduaren 22ko 6/2003 Legearen bidez onartua, indarrean jarri zela. Harrezkero, Kontsumo-ohiturak nabarmen aldatu dira eta; horrez gain, ohitura berriak agertu dira. Hori, eta kontuan izanda eman diren araudi aldaketak, testu berri bat sortzearen beharra erakutsi du erabateko arautzea izateko gai honetan.

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutu berriaren helburuak honako hauek dira:

- Administrazioen artean kontsumoaren arloan dauden harremanak arautzea, bai eskumenei bai lankidetzari dagokionez, kontuan hartuz egungo antolaketa.

- Kontsumo-ohitura berriak arautzea, batez ere urrutitik edo merkataritza-gunetik kanpora egindako kontratazioak, eta kontzeptu berriak sartzea, hala nola pertsona kaltebera, jardunbide egokien kodeak, kontsumo arduratsua, desgaituentzat irisgarria den informazioa eta indarkeria ekonomikoa.

- Arautegi horren bizkarrezurra kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak izatea, batez ere prestakuntzaren eta informazioaren arloetan, kontsumoa jasangarria eta arduratsua izan dadin.

- Administrazioaren aldetik, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak babesteko prozedurak eguneratzea eta garatzea.

- Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen segurtasuna indartzea, bai eta kontsumo-ikuskaritza ere, indarrean den arauan biak geratu baitziren garapenaren zain baina azkenean ez baitziren garatu.

- Arau-hausteen katalogoa garatzea, sistema zabal eta zehatz baten bidez, era horretan bete ahal izateko segurtasun juridikoari buruzko gomendioak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean agertzen direnak.

- Azken urteotan Europar Batasuneko arautegian onartu diren edukiak gehitzea, hala nola: produktuen segurtasun orokorra, produktu akastunen erantzukizuna, zerbitzu-emaileen segurtasuna eta erantzukizuna, merkataritza elektronikoa edo abusuzko klausulak.

Azaldutakoa ikusita, eta araua egin baino lehen, herritarrei dei egiten zaie orrialde honetan edo Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoko Iragarki Taulan jasotako informazioari buruz iritzia emateko.

 

 

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
  • 2019.eko ekainak 04

    Avisar oportunamente de posibles barreras en los comercios a las personas consumidoras más vulnerables, por ejemplo un escalón o ciertas precauciones manejo económico igual por la persona comerciante

  • 2019.eko ekainak 04

    promover igualmente el ticket digital obligatorio con posible copia con protección en la nube cuando se trata de ahorrar en papel y protección ambiental. Dispositivos seguridad preceptivos para dar cumplimiento de la ley de prevención de delitos sirvan incluso de prueba frente a malas prácticas. Figura legal compliance officer incluida persona delegada protección de datos. Definición persona consumidora vulnerable a todo colectivo. Seguro delitos informáticos preceptivo.